Alde Zaharra Elorrio
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Elorrioko alde zahar ikusgarria Monumentu Historiko izendatu zuten.
Kaleetan zehar jauregi eta oinetxe ederrak daude, harrizkoak zein harlanduzkoak. XVII eta XVIII. mendeetakoak dira gehienak eta gainera, askok ikur heraldikoak dituzte, jabeen leinuen adierazgarri direnak. Casa-Jara jauregia eta Tola markesaren jauregia (barrokoak biak), Arezpakotxaga jauregia eta honen ondoan Don Telloren atea (antzinako harresiak zituen sei ateetatik zutik gelditzen den bakarra), Santa Ana monasterioa (bertan daude San Balentinen estatua eta museoa) dira Elorrioko gune historikoan ikustea merezi duten eraikinak. XVI. mendeko hainbat gurutze ere badaude. Alde zaharren erdigunean, Gernikako Arbola plazan, Udaletxea eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza daude.
Plazaren alde batean dago udaletxea, bi armarri ditu eta bibliako bi aipu, letra oso handietan. Horren aurrean eliza dago XVI. mendean bukatutakoa; eraikin gotikoa izan arren, errenazimendu garaiko eragina ere badu.
Datu interesgarriak
Casco histórico
Zerbitzuak
- Komunak
- Taberna/kafetegia
- Haur-instalazioak
- Parkinga
- Parkea
- Jatetxea
- Bisita gidatuak