Aialatarren jauregia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bailarari izena ematen dion leinuaren, Aialatarren, egoitza izan zen. XIV. mendean eraiki zuten, arte gotikoa mailarik gorenean zegoenean. Oinplano karratua dauka. Bi dorre ditu izkinetan eta patio handi bat erdian. Jatorrizko bi dorreetatik bakarra mantentzen du egun, ipar-ekialdekoa. Dorrearen aurrealdeak ekialdera jotzen zuen. Arku zorrotz bat duen dekoraziorik gabeko ate bat dago bertan. Zaharberritze-lanen ostean, Kexaako Arte Sakratuaren Museoa da egun. Eduki ugariren bitartez, Aialatarren historia erakusten du. San Joan Bataiatzailearen komentuarekin eta elizarekin eta Adatseko Andre Mariaren dorre-kaperarekin batera, Kexaako Monumentu Multzoa osatzen du.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Jauregia
Helbidea
Quejana - 01477 Ayala/Aiara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIV. mendea
Zerbitzuak
- Parkinga
- Erakusketa-aretoa
- Bisita gidatuak