Agustino Oinutsen komentua (San Agustin Kultur Gunea)
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
San Agustin Oinutsen Komentuak eliza eta egoitza zituen, XVII. mendean eraiki zuten. Instituzioak XIX. mendearen hasierako desamortizaziora arte iraun zuen, ondoren ospitalea eta zaharren egoitza jarri ziren bertan.
Eliza estilo errenazentistan eraikia dago eta bere ezaugarririk nabarmenena fatxada karratu bertikala da, erdi puntuko arkuak dituen arkupearekin. Leiho handiak ditu eta horma-hobi batean San Agustinen harrizko irudia dago.
Komentua, berriz, barrokoa da. Barrualdean patio bat dauka eta kanpoko aldean ateaz gain abade-balkoi handia da deigarriena. Burdinazko karela dauka eta goian armarria.
Gaur egun eliza kultur gunea da eta komentua zaharren egoitza.
Datu interesgarriak
Komentua
San Agustin kultur gunean musika, antzerki eta dantza ekitaldi ugari antolatzen dira
Zerbitzuak
- Komunak
- Parkea
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak
- Bisita gidatuak