Negozioak

Hitzaldia Zentroak

Villa Suso jauregia

XVI. mendeko Villa Suso jauregiak historia eta teknika era bikainean uztartzen ditu. Aihotz plazan dago, Gasteizko Alde Zaharrean, inguru benetan paregabean. Eraikuntza hau egungo beharrizanetara ezin hobeto moldatu da, hori bai, jatorrizko estilo eta egitura errenazentista bere horretan mantenduz.

 

Jauregiak teknologia aurreratuenarekin hornitutako hiru areto ditu, enpresak izan ditzaketen beharrizan ezberdinak asetzeko. Guztiak ere ondorengo baliabide teknikoez hornituta daude: aldibereko itzulpenak, megafonia, langile espezializatuak, proiektoreak, bideoa, etab.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza del Machete, s/n. - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera

35 - 250

pertsona
Mota
Hitzaldia Zentroak

Zerbitzuak

  • Auditorioa
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Balio anitzeko gela
  • Prentsa-aretoa