Negozioak
Hitzaldia Zentroak
Kursaal kongresu jauregia
Kursaal kongresu jauregia Zurriolako hondartzaren ondoan dago eta hirian izaten diren kongresu nahiz ekintza kulturalen erdigunea da. Rafael Moneo arkitektuaren maisulan hori beirazko bi kubo erraldoiz osatuta dago. Urtero 300 ekintza baino gehiago antolatu eta 600 000 bisitaritik gora jasotzen ditu jauregiak. Mota guztietako ekitaldiak antolatzeko gune ezberdinak ditu Kursaalak. Orotara, 624 eta 1.806 pertsona bitartean hartzeko edukiera duten bi auditorio, 10 eta 575 pertsona bitartean hartzeko prestatuta dauden 20 areto, bulegoak eta VIP aretoak, erabilera anitzeko 5.000 metro karratuko gunea, terraza zabalak eta 1.000 pertsonei jaten emateko areto bat ditu. Aipaturiko instalaziook punta-puntako ekipamenduz hornituta daude, hala nola, aldibereko itzulpen zerbitzua, bideoproiektoreak, telebistako zirkuitu itxia, materialaren alokairua, azafatak, infragorriak, zuntz optikoa, bideokonferentzia, etab.
Datu interesgarriak
10 - 1806
pertsonaZerbitzuak
- Auditorioa
- Taberna/kafetegia
- Arropazaindegia
- Parkinga
- Jatetxea
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak
- Bideo-aretoak
- Balio anitzeko gela
- Prentsa-aretoa