Negozioak
Hitzaldia Zentroak
Donostiako Teknologia Elkartegia
Donostiako Teknologia Elkartegiak, bertan kokatzen diren enpresei eta Zentro teknologikoei zerbitzu aurreratuenetakoak eta hoberenak eskaintzearen ondorioz, biltzarrak egiteko guneen kudeaketa munduan jarduera garrantzitsua lortu du. Parkean jarduera ikertzaileak eta enpresa-ekintzak garatzen dituzte, eta eraikin nagusiak azpiegitura telematiko aurreratua eta ekitaldiak eta jardunaldiak egiteko puntako aretoak eta zerbitzuak ditu. Horiek guztiak, erabili nahi dituztenentzako eskura. Aretoei dagokienez, nabarmentzekoa da argi naturala duen Auditorioa. 250 pertsonentzako edukiera du, eta duen diseinuari esker, besteak beste, laneko bilerak, aurkezpenak eta hitzaldiak egiteko egokia da. Horrez gain, Areto Digital bat ere badu. Ekipamendu digital aurreratu eta integratu bat dauka, eta baita balio anitzeko hainbat areto ere. Halla, handia eta argitsua, beheko solairuan dago, eta aurkezpenak, erakusketak zein oturuntzak egiteko erabil daiteke.
Datu interesgarriak
12-250
pertsonaZerbitzuak
- Auditorioa
- Taberna/kafetegia
- Arropazaindegia
- Parkinga
- Jatetxea
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak
- Bideo-aretoak
- Balio anitzeko gela
- Prentsa-aretoa