Negozioak
Hitzaldia Zentroak
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea 1985ean sortu zen euskal erakundeen bultzadari esker. Eredu arrakastatsua da eta aitzindari da estatu espainiarrean. Ingurune pribilegiatuan kokatuta dago: naturaz inguratuta, eta aldi berean, Loiuko aireportutik 3 kilometrora eta Bilbotik 15era. Enpresa teknologiko aurreratuenentzako kokaleku egokia da. Izan ere, parke teknologikoak enpresen eskura jartzen ditu 14 eraikin euren beharren arabera alokatu ahal izateko. Eraikin propioa egin nahi duten enpresek partzelak erosteko aukera ere badute. Bestalde, edozein enpresa bilera egiteko paregabeko lekua da parke teknologikoa. Instalazioak foroak, hitzaldiak, bilerak, aurkezpenak eta biltzarrak antolatzeko egokituta daude. Bederatzi bilera-gela, auditorio bat eta sarrera-gunea ditu eraikin nagusiak. Baliabide teknikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen ditu: harrera eta informazio-gunea, aldibereko itzulpena, ikus-entzunezkoak, datu-proiektorea, bideokonferentzia, Internet, kafetegiak eta jatetxeak.
Datu interesgarriak
12-200
pertsonaZerbitzuak
- Auditorioa
- Taberna/kafetegia
- Arropazaindegia
- Parkinga
- Jatetxea
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak
- Bideo-aretoak
- Balio anitzeko gela