Kirolak

Kirol-instalazioak

Zarauzko Real Golf Kluba

Link motako zelaia da, itsaso ondoan kokatuta eta 1916an inauguratuta. Bederatzi zulo ditu, parea 68. Ibilbidea Zarautzeko hondartza gainetik doa eta Estatu osoko hondarrezko golf zelai bakarra da. 9 zuloko ibilbidean ezaugarri nagusia ur-oztoporik ez dagoela da, ondoan dagoen itsasoa salbu. Klub etxeko terrazetatik itsasoa eta Pagoeta mendia ikus daitezke. Lau tenis eta paddle pista, futbol zelaia eta haur-parkea ere badira. Zerbitzuak: Golf, tenis eta paddle eskolak ematen dira. Edukiera: 300 lagun baino gehiago. Sartzeko betebeharrak: Bazkidea izatea edo sarrera ordaintzea. Tarifak: 50 eta 2.000 euro artean. Denboraldiaren arabera aldatzen da, baita astean zehar edo asteburua bada. Gainera, bazkide batekin joanez gero merkeagoa da. Badira bonuak eta beherapenak Zarautzen erroldatuta daudenentzat. Makilen/gurditxoen alogera: 20 euro makilak eta 3 euro gurditxoak. Bazkide izan gabe: 55 euro lanegunetan eta 80 euro asteburu eta jaiegunetan. Aparkalekua: Pribatua, bazkideentzat.

Datu interesgarriak

Mota
Golf-zelaia
Helbidea
Lauaxeta kalea, 7. Apdo. 82 - 20800 Zarautz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Urte osoan: 08:00-20:00.

Instalazioak

Golf, tenis eta paddle eskolak ematen dira.

Sarbidea

Bazkidea izatea edo sarrera ordaintzea.

Zulo-kopurua
9
Putting Green
1
Edukiera
300 lagun baino gehiago.

Zerbitzuak

  • Makilen/gurdien alokairua
  • Taberna/kafetegia
  • Eskolak
  • Elektrizitatea
  • Beste kirol instalazio batzuk
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Elektrizitatea
  • Telefono publikoa
  • Aldagelak
  • Zaintza-neurriak
  • Klub Etxea

Non