Kirolak

Kirol-instalazioak

Real Nuevo Club Golf de San Sebastian Basozabal

Jose Maria Olazabal golf-jokalariak 1992an diseinatutako golf-zelaia da. Hiriko erdigunetik oso gertu dago, mendi inguru eder batean. Zelaia anfiteatro zabal batean dago, ubide batek zeharkatuta, eta ibilbidean jokoan sartzen diren bi aintzira daude, lehendabizikoa 3 eta 9 zuloen artean eta bigarrena 13 eta 15 zuloen artean. 6.499 metro luze ditu barra zurietatik eta era askotako ibilbidea du, oso teknikoa. 250 metro baino gehiagoko praktika zelaia ere badauka, 25 postu estaliko etxolarekin. Bi putting-green, chipping gunea eta praktika bunkerra ditu. Gainera, Klubean igerilekuak, tenis-pistak eta paddle-pistak eta haurtzaindegia daude. Zerbitzuak: Klub-etxea, praktika-zelaia, taberna, jatetxea, denda, egongela, igerilekuak, tenis eta paddle pistak eta haurtzaindegia. Edukiera: 440 lagun. Sartzeko betebeharrak: Bazkide izan edo green-fee ordaindu. Tarifak: Bisitaria: 60 euro astegunetan eta 90 euro asteburu eta jaiegunetan. Gonbidatua: 35 euro astegunetan eta 55 euro asteburu eta jaiegunetan. Aparkalekua: Bai.

Datu interesgarriak

Mota
Golf-zelaia
Helbidea
Goyaz-txiki, 41 Adpo.1012 - 20014 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Urteko egun guztietan zabalik. Udan: 8:00-21:30. Neguan: 8:00-ilundu arte.

Instalazioak

Haurtzaindegia dago.

Sarbidea

Bazkidea izatea.

Zulo-kopurua
18
Putting Green
2
Edukiera
440 lagun.

Zerbitzuak

  • Makilen/gurdien alokairua
  • Taberna/kafetegia
  • Eskolak
  • Elektrizitatea
  • Beste kirol instalazio batzuk
  • Parkinga
  • Kanpoko igerilekuak
  • Jatetxea
  • Elektrizitatea
  • Telefono publikoa
  • Aldagelak
  • Zaintza-neurriak
  • Klub Etxea

Non