Informazio gehiago
- ORTUELLA(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
2006an zabaldutako golf zelaia. Severiano Ballesterosek diseinatu du, Trajectory, S.L. enpresak gainbegiratuta. 104 hektareetako azalera dauka, horietatik 65 joko-guneak direla. 6 kilometrotik gorako luzera duen 18 zuloko zelaia du (72 kolpe). Horrez gain, 9 zuloko beste zelai bat dauka (3 kolpe) eta praktikak egiteko 310 metro luzerako hirugarren bat, 60 jaurtiketa-postuekin. Pitching green eta putting green. 5.000 m2tik gorako klub-etxea eta 270 lagunentzako jatetxea dauka. Gainera, golf eskola dago eta mota guztietako gaiak alokatzen dituzte.