Informazio gehiago
- LEGUTIO(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Urrunaga eta Ullibarri urtegien ikuspegi ederra duen inguruan kokatuta dagoen golf zelaia da. 18 zuloko ibilbidea du, erreka, baso eta belardien artean. Ikasten ari direnentzako 6 zuloko parea 3 zelaia eta praktika kantxa ere baditu. Horrez gainera, esparruak kluba eta kirol-instalazio ezin hobeak ditu: igerilekuak, gimnasioa, futbito eta saskibaloi kantxak eta 200 pertsona baino gehiagorentzako lekua duen jatetxea. Zerbitzuak: Kluba, igerilekuak, gimnasioa, futbito eta saskibaloi kantxak, jatetxea, fisioterapeuta eta lurrun-bainuak. Edukiera: Irteeretan: 1.000 pertsona. Taberna/jatetxean: 220 pertsona. Sartzeko betebeharrak: Bazkidea izan edo sarrera ordaindu. Tarifak: 45 euro aste egunetan eta 75 euro asteburuetan. Informazio gehiago webgunean. Aparkalekua: Librea.