Informazio gehiago
- EIBAR(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Udal kiroldegia da eta, besteak beste, S.D. Eibar futbol taldeko zelaia dago bertan. Futbol zelaiak 103x62 metroko zabalera dauka eta 5.250 eserleku ditu. Kiroldegiak honako instalazioak ditu: muskulazio aretoa, igerilekuak, pilotalekua, rokodromoa, ping pong aretoa, gimnasioa, kirol-medikuntza zentroa, estetika gunea eta tenis eta squash pistak. Ur-errehabilitazioa, elbarrientzat egokitutako kirola (igeriketa eta gimnasia) eta hainbat kiroletako eskolak hartzeko aukera ematen du. Zerbitzuak: Ur-errehabilitazioa, elbarrientzat igeriketa eta gimnasia. Ikastaroak: spinning, fitness, dantza, igeriketa, aerobic, karatea, mantentze gimnasia, hirugarren adinekoentzat gimnasia eta erritmoa. Edukiera: 3.000 pertsona. Sartzeko betebeharrak: Bazkide txartela izatea edo sarrera ordaintzea. Tarifak: Bertan galdetu. Aparkalekua: Aparkaleku librea inguruan.
Astelehenetik ostiralera: 07:30-22:00 Larunbatetan: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 Igande eta jaiegunetan: 09:00-13:00 eta (azaroaren 1etik martxoaren 31ra) 16:00-20:00. Igerileku irekia: (ekainaren 9tik irailaren 16ra) 10:30-20:00. Abuztuaren 8-21 bitartean itxita, baita abenduaren 1ean eta 25ean ere. Abenduaren 24an eta 31n 09:00-13:00.
Ur-errehabilitazioa, elbarrientzat egokitutako kirola (igeriketa eta gimnasia), spinning, fitness, dantza, igeriketa, aerobic, karatea, mantentze gimnasia, hirugarren adinekoentzat gimnasia eta erritmoa.
Bazkide txartela edo sarrera ordaintzea.