Informazio gehiago
- GETXO(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Instalazio hauetan 20.000 bazkide baino gehiagok kirol ezberdinak praktikatzen dituzte urteko egun guztietan. Instalazio estaliak eta estali gabeak ditu. 1972an zabaldu eta duela gutxi berritu dute kiroldegia. Besteak beste, igerilekuak, pilotalekuak, belodromoa, tenis-pistak eta haurrentzako parkea ditu. Horrez gain, osasun-zerbitzua, masajista eta ikasketa-gelak era badaude. Hainbat kiroletako eskolak ematen dituzte. Kirol instalazioak: Instalazio estaliak: igerilekuak, fitness-muskulazio aretoa, erabilera anitzeko areto bi, gimnasioak atletismo-tribuna, kiroldegi estaliak, 5 pilotaleku eta tenis-pista estaliak. Kanpoko instalazioak: igerilekuak, tenis-pistak, paddel-pistak, kirol anitzetako pistak, errugbi-zelaia, futbito-zelaia, belodromoa, hockey-zelaia, futbol-zelaiak, atletismo-pista, haurrentzako parkea, natura-ibilbidea eta bideko segurtasun-arauen pista. Zerbitzuak: Osasun-zerbitzua, masajista eta ikasketa-gelak daude. Hainbat kiroletako eskolak ematen dituzte ere. Edukiera: 22.000 bazkide. Sartzeko betebeharrak: Bazkidea izatea edo sarrera ordaintzea. Tarifak: Web orrian kontsultatu: www.getxo.net/eus/fadura/frm.htm Aparkalekua: Bai, bertakoa, estaligabea.
Astelehenetik igandera: 08:00-21:30.
Osasun-zerbitzua, masajista eta ikasketa-gelak daude. Hainbat kiroletako eskolak ematen dituzte ere.
Bazkidea izatea edo sarrera ordaintzea.