Kirolak

Kirol-instalazioak

Gernika Jai-Alai Pilotalekua

1963an zabaldu zutenetik, Gernika Jai-Alai pilotalekuan zesta-punta, esku-pilota eta pala partidu handiak izan dira. Izan ere, zesta-puntan Euskadiko hiru pilotaleku nagusietako da. 1.500 ikusleentzako eserlekuak ditu eta jaialdiak antolatzen ditu astelehenetan, urte osoan zehar.

Udalerriko etorkizuneko pilotariak prestatzeko eskolak ematen dituzte. Aldagelak, igogailua eta guneak banatzeko oihalak ditu, edozein motako ekitaldiak antolatu ahal izateko. Azken solairuan kokatutako palkoan euskal pilotaren inguruko museoa sortzeko asmoa dute.

Zerbitzuak: Pilota klaseak ematen dira.

Edukiera: 1.500 lagun.

Sartzeko betebeharrak: Ekitaldi bereziak daudenean sarrera ordaindu behar da, bestela sarrera doakoa da.

Tarifak: Ekitaldiaren arabera.

Datu interesgarriak

Mota
Frontoia
Helbidea
Carlos Gangoiti, 14 - 48300 Gernika-Lumo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik igandera: 16:00-19:00

Instalazioak

Pilota klaseak ematen dira.

Sarbidea

Ekitaldi bereziak daudenean sarrera ordaindu behar da, bestela sarrera doakoa da.

Frontoi kopurua
1
Edukiera
1.500 lagun

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Zaintza-neurriak

Non