Informazio gehiago
- VITORIA-GASTEIZ(a)ri buruz
- VITORIA-GASTEIZ(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Buesa Arena kirol instalazioak, gaur egun diren pabiloi gisa, 1998an inauguratu zituzten. Kirol eta kultur ekintza ugari antolatzen dira bertan, 14.000 metro karratuko espazio erabilgarria baitauka, hiru solairutan banatuta. Kirolari dagokionez, Caja Laboral saskibaloi taldeko zelai ofiziala da, baina beste kirol asko praktika daitezke bertan, besteak beste, eskubaloia, tenisa eta judoa. Giharrak indartzeko gela ere badago. 8.700 eta 10.400 ikusle artean hartzeko lekua dauka, espazioa antolatzen den moduaren arabera. Baditu aldagelak, dendak, botikina, garbitokia, jantzitegiak, tailerra, biltegia, vip gela, prentsa-aretoa, bideo kontrolerako aretoa, kamerentzako gune bereziak, etab. Aparkalekua: Librea. 2.500 leku autoentzako eta 40 autobusentzako.