Informazio gehiago
- DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
1916an ireki zuten Donostiako Hipodromoa, eta Lasarterekin muga egiten duen Zubieta auzo donostiarrean dago. Hori dela eta, Lasarteko Hipodromoa izenaz ere da ezaguna. XX. mendeko lehendabiziko erdialdean hiriko bizitza sozialaren elkargune izan zen, eta gaur egun, udaberrian eta udan antolatzen dituzten hainbat lasterketetan zale ugari biltzen da. Martxoan Estatu osoko zaldizkoak erakartzen dituzten lehiaketak egiten dira, guztira 26 lasterketa osatzen dituzten bost bilera. Abuztuaren 15ean hil hasieran abiatzen den beste lasterketa-lehiaketa bat amaitzen da. Horrez gainera, urtero Real Sociedad Hipica de Loyola elkarteak saltoen zaldizko onenak biltzen ditu bertan antolatzen duten Espainiako Salto Txapelketan lehiatzeko. Donostiako Nazioarteko Krosa ere hipodromoan antolatzen da duela 50 urte baino gehiago. 1.610 metroko belarrezko lasterketa-pista bat dauka eta entrenatzeko areazko beste pista bat, azken hau 1.500 metrokoa. Hipodromoak gainera, 290 zalditegi eta box ditu, tribuna eta palkoa, bulegoak eta lokuzio-kabina. Hiru taberna eta haurrentzako jolastokia. Hipodromoan bertan kanpoko apostuak egiteko lehendabiziko gunea dauka, Hipodromoa Turf. Horri esker, zuzenean egin daitezke nazioarteko lasterketen gaineko apostuak Euskadiko hainbat salmenta-puntuetan. Aparkalekua: Bai, 400 autorentzako tokia.