Informazio gehiago
- BILBAO(a)ri buruz
- Kirol-jarduerak
Kirolak
Kirol-instalazioak
Bizkaia frontoia Bilboko Miribilla auzoan, Bilbao Arena Kirol Jauregitik metro eskasera, dago. Euskadiko esku-pilota frontoirik handiena (guztira 3.000 lagunentzako tokia du), trinket kantxa eta Kirol Etxea deritzon eraikina hartzen ditu. Azken horrek 7.000 metro koadro ditu, zazpi solairutan banatuta, eta bertan Bizkaiko kirol-federazioen egoitzak daude. Aurrekoaz gainera, ekitaldi-aretoa, erabilera anitzeko gela, prentsa-aretoa eta berotze ariketak egiteko frontoia ditu nabarmentzekoen artean Bizkaia frontoiak. Bisita gidatuak antolatzen dira, eta frontoia zein trinket kantxa aloka daitezke.