Kirolak

Kirol-instalazioak

Astelena Pilotalekua

1904. urtean ireki zutenetik, munduko esku-pilota partida garrantzitsuenen egoitza izan da Astelena frontoia. Hainbat aldiz zaharberritu dute eta, pilotari ospetsuenek jokatu dute bertan. Ezbairik gabe Eibarko eraikin esanguratsuenetakoa da Astelena frontoia. Nahiko bitxia da bere izenaren jatorria. Lantegietako langileek lan gutxiago egiten zuten astelehenetan; normalean, pilota partidak ikustera joaten ziren. Horregatik erabaki zuten frontoiari Astelena izena jartzea. Pilotazale ugari erakartzeaz gainera, askotariko ekitaldiak hartzen ditu frontoiak: kontzertuak, dantza emanaldiak eta herri-kirolen erakustaldiak, besteak beste. Edukiera: 1.325 pertsona. Sartzeko baldintzak: Sarrera edota alokairua ordaindu beharra. Tarifak: Partidaren arabera.

Datu interesgarriak

Mota
Frontoia
Helbidea
Isasi, 11 - 20600 Eibar
Telefonoa
Weba
Ordutegia

Ekitaldiaren arabera

Sarbidea

Sarrera edo alokairua ordaintzea.

Edukiera
1.325 lagun.

Non