Kirolak

Kirol-instalazioak

Abra Itsas Kirol Errege Kluba - Sporting Errege Kluba

Abra Itsas Kirol Errege Kluba - Sporting Errege Kluba (Real Club Maritimo del Abra Real Sporting Club) elkarteak ehun urte baino gehiago daramatza bela-nabigazioa sustatzen. Bestelako kirolak (gimnasioa, paddle, squash) eta kultur ekintzak ere egiteko aukera dago bertan. Gainera, nazioarteko bela lehiaketak antolatzen ditu. Klubeko eraikinean taberna, 450 lagunentzako jatetxea, dantza-aretoa, karta-aretoa eta biblioteka daude, guztira 5.000 metro karratu dituela. Horrez gain, bi paddle-pista, sauna, gimnasioa, squash eta igerilekua ditu. Portuko esparruan, berriz, beste bi igerileku ditu, solariuma, terraza-kafetegia eta Bela Eskolen instalazioak. Sartzeko betebeharrak: Klub pribatua. Bazkideak. Tarifak: Kapitaintzan galdetu. Aparkalekua: Bai, pribatua.

Datu interesgarriak

Mota
Itsas-kluba
Helbidea
Zugazarte Etorbidea, 11 - 48930 Getxo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Sarbidea
Klub pribatua. Bazkideak.
Amarradurak
20
Sakonera
3,5 metro.

Zerbitzuak

  • Ur-horniketa
  • Osagarri nautikoak
  • Taberna/kafetegia
  • Eskolak
  • Irrati bidezko komunikazioa
  • Elektrizitatea
  • Frontenisa
  • Gasolioa
  • Gasolina
  • Kirol-instalazioak
  • Garbitegia
  • Beste kirol instalazio batzuk
  • Parkinga
  • Kanpoko igerilekuak
  • Igerileku estalia
  • Jatetxea
  • Bilera-gela
  • Sauna
  • Garabi zerbitzua
  • Elektrizitatea
  • Tailer mekanikoa
  • Telefono publikoa
  • Aldagelak
  • Zaintza-neurriak
  • Klub Etxea

Non