Non jan

Gozotegiak Euskadin

Zuricalday gozotegia

Zuricalday gozotegia Getxon duela 100 urte baino gehiago sortutako familia enpresa da. Pastelak egiten eta, orokorrean, goi mailako artisau-gozogintzan dihardu. Areetan eta Algortan dituzten bi dendetan saltzen dituzte euren produktuak. Horrez gain, saltokietan te-aretoak ere badira. Bertan biltzen da jendean, arratsaldez batez ere, gurinezko opilak edo suitzarrak dastatzeko, besteak beste. Gozogintza lantegia dauka egunero salgaiak egiteko. Etxez-etxeko banaketa zerbitzua eskaintzen du eta, noizean behin, saltokietatik kanpo ere zerbitzu bereziak egiten ditu. Zuricalday gozotegietan urtaro bakoitzeko gai tipikoak ekoizten eta saltzen dituzte, hala nola, turroiak, Errege-opilak, fruta azukreztatuak, etab. Gorringo pastelak, gloria pastelak, glas azukre marroia, inauterietako tostadak, bertan egindako Pazko eguneko mona edo arrautza orijinalak, Santu Guztien hezurrak eta buñueloak... Beste salmenta guneak: Amesti, 19 48991 Algorta (Getxo) Telefono zenbakia: 944 910 573 Faxa: 944 910 567 Ordutegia: Neguan: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 Udan: 9:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:30 Oporrengatik itxita: Astelehenetan ixten dute gozotegia. Harremanetarako pertsona: Ana Olabarria.

Datu interesgarriak

Helbidea
Andrés Larrazabal, 3 (Las Arenas) - 48930 Getxo
Telefonoa
Weba
Edukiera
25

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera