Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Viña Salceda
Viña Salceda Upeltegiak 1969an ekin zion bere ibilbideari goi mailako ardo beltzak egiteko asmoz. Mahastiz inguratuta dago, eta bisitaldi gidatuen bitartez lursail horiek eta instalazioak ikusteko eta ardoaren ekoizpen-prozesua ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, ardo-dastatzeak ere egin daitezke, azalpen eta guzti. Horrekin batera, eguna biribiltzeko, Ebro ibaiaren ikuspegi eskaintzen duen jantokian ardorik onenekin bazkaltzeko aukera dago. Viña Salceda upeltegiak hiru izenez merkaturatzen ditu ekoizten dituen lau ardoak: "Viña Salceda" (Ondua eta Erreserbakoa), "Conde de la Salceda" (Erreserbakoa) eta "Puente de Salceda" (Ondua).
Datu interesgarriak
Helbidea
Cenicero errepidea, 3. kilometroa - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Zerbitzuak
- Ardo-dastatzea
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jatetxea
- Ardoen salmenta
- Bisita gidatuak
- Upeltegia