ROUTE 33 Gourmetek gastronomia eta kultura uztartzen ditu. Kalitatezko fast food-aren eta Gipuzkoako betiko produktuen fusioa. Pintxoz betetako barraz gainera, errazioak, plater konbinatuak, eguneko menua edo neurrira eginiko menu bereziak prestatzen dituzte. Mimo handiz landutako platerak, lehengai bikainenak erabilita. Jantokiaren ondoan, txiki-park bat, delicatessen produktuen zona eta ogiaren historiari buruzko museoa, material etnografikoarekin. Route 33 Gourmetek beste bi jatetxe ditu, Lasarten eta Hondarribian.