Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Palacio
Arabako Errioxaren bihotzean dagoen ehun urtetik gorako upategia da Palacios Upeltegiak. Cosme Palacio Bermejillo jaunak 1894an sortu zuenetik, Rioja jatorri-deiturako ardoak goitik behera aldatu ditu.
Duela 100 urte baino gehiago upategia izan zen XIX. mendeko eraikinak Cosme Palacios hotela eta jatetxea hartzen ditu egun berritze-lanen ostean. Egungo upeltegia, berriz, eraikin berri batean dago, lehengoaren ondoan.
Upategiko giro honetan, gastronomiak sekulako garrantzia dauka. Antzinako upeltegian dagoen jantokian Errioxako jaki tradizionalez goza dezakezu, Palacios Upeltegietako ardorik onenez lagunduta. Horrekin batera, ardo-dastatze ikastaro ugari eskaintzen dituzte.
Bisitaldi gidatuak: Astelehenetik larunbatera: 11:00etan eta 13:00etan Asteartetik ostiralera: 16:30ean Igandeetan: ehun urtetik gorako upategira bisita (jatetxearen bezeroentzat bakarrik)
Prezioa: 5 euro (diru-kopuru hori aurreztuko dugu upategiaren ardotegian 20 euro gastatzen baditugu). Cosme Palacio hotel eta jatetxearen bezeroek doan egin dezakete bisita.
Zerbitzuak
- Ardo-dastatzea
- Gida
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jatetxea
- Ardoen salmenta
- Bisita gidatuak
- Upeltegia