Non jan
Gozotegiak Euskadin
Otaegui gozotegia
Donostiako gozotegirik klasikoenetakoa da Otaegui, eta hainbat denda ditu Gipuzkoako hiriburuan. 1886an Pedro Otaeguik eta Emiliana Malcorrak sortu zutenetik, gozoki ugari eskaini ditu Otaegui pasteleriak; halaber, donostiarren zein bisitarien elkargune atsegina izatera iritsi da. Otaegui etxeko gozokien maisu hauek eskaintzen dizkiguten berezitasunen artean Pantxineta izenekoa, pastel-kremaz betetako hostopila, eta etxean egindako turroiak azpimarra ditzakegu. Bestalde, hasierako arima modu paregabean jagon dute urteetan zehar, Otaegui pasteleria ezagun egin zuten eskuz egindako gozoki haien sekretua, alegia. Beste salmenta-guneak: Matia, 3 (Telefono-zenbakia: 943 218 089) Secundino Esnaola, 2 (Telefono-zenbakia: 943 276 933) -Kafetegia- Sancho el Sabio, 24 -Kafetegia- San Martin, 30 Garibay, 23 (Telefono-zenbakia. 943 421 045) -Kafetegia- Ordutegia: 9:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:30. Harremanetarako pertsona: María Otaegui. Aparcamiento: Ordaindu beharreko lur azpiko aparkaleku hurbilenak Boulevardekoa eta Okendokoa dira.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Txartelarekin ordaintzeko aukera