Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Ontziola Jatetxea

Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika

Ontziola jatetxea Pasaiako portutik metro gutxira dago, eta tokiko arrantza tradizioari eta bertako sukaldaritzari egiten dio gorazarre. Ez ditu ahazten ordea, adin guztietako bezeroen egungo premiak. Horregatik, bertako suen artean eskaintza zabala dago: lehenengo plateretan eta anoetan, natxoak, txorizoa sagardotan edo txanpiñoiak, entsalada epelak nahiz freskoak, tostadak (nabarmentzekoa da fruitu lehorrak, ahuntz gazta eta eztia dituena); bigarren plateretan, berriz, urraburua labean, txahal saiheskia edo oilasko hego marinatuak.

Ontziolak, gainera, plater konbinatuak, ogitartekoak, hanburgesak, sandwichak eta azkenburukoak ere eskaintzen ditu, bezeroen premietara egokitu direla erakutsiz

Datu interesgarriak

Helbidea
Juan XXIII, 34 - 20110 Pasaia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba