Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Maisu
Maisu jatetxeak ibilbide luzea egin du Santurtzin, eta jakin badakite bezeroa dela garrantzitsuena. Horregatik, bezero orok daki tratua ezin hobea izango dela, bai eta dastatuko dituen platerak ere. Jatetxeak sukaldaritza tradizionalari eta bertako eta sasoiko produktu freskoei gorazarre egiten die. Hori dela eta, Maisu jatetxearen espezialitateak txibierroak dira, ezinbestekoak igandeetan, baita arkume errea ere. Nolanahi ere, Maisu lokal tradizionala eta klasikoa izan arren, garai berrietara eta bezeroen premietara egokitzen jakin du, eta jarduera desberdinak eskaintzen ditu beti. Jatetxe hau, zalantzarik gabe, leku ezin hobea da bikotearekin afaltzeko edo familiarekin eta lagunekin ospakizunak egiteko.