Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Herederos Bello Berganzo Upeltegiak
Bello familia XVIII. mendeko kalatuak dituen upeltegi zaharrean hasi zen ardoa ekoizten, eta zeregin horretan jarraitzen du egun eraikin berrian. 32 hektareako mahastiak ditu udalerriko hainbat lekutan barreiatuta.
Lursail horietatik lortzen duten mahatsa soilik erabiltzen dute ardoa ekoizteko. Batez beste, 185.000 litro ardo egiten dituzte urtean.
Bi izenez merkaturatzen dituzte euren ardoak: M.Bello" (urteko ardo zuria eta hautatutako ardo beltza) eta "Heredad de Berganzo" (urteko ardo beltza eta ardo beltz ondua). Aurrez hitzordua eskatuta, posible da upategia bisitatzea. Talde txikiak izan behar dira, 12 bat lagunekoak, gutxi gorabehera. Gainera, txoko txiki bat dauka.
Zerbitzuak
- Ardo-dastatzea
- Gida
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Ardoen salmenta
- Bisita gidatuak
- Upeltegia