Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Gurutze Berri
Xarma handiko ingurune batean dago Gurutze-Berri jatetxea. Lau jantoki handi ditu eta horietako batek kartako aukeran jangela pribatua dauka. Jangela horrek nazioarteko sariak irabazi ditu eta tradiziozko apainketak, klimatizazioak eta beste jangeletatik aparte izateak giro atsegin eta abegikorra sortzen dute. Familiako zenbait ospakizunetarako leku aproposa da, baita errito gastronomiko zorrotzenak betetzen direneko tenplua ere. Aipamen berezia merezi dute ehiza-animaliekin egiten dituzten platerak eta eskaintzen duten gozogintza bikaina. Hasiera batean Xabier Zapirainek egin zituen sukaldari lanak eta gaur egun tradizioa bere seme-alabek mantentzen dute, beti ere Xabierren gidaritzapean.
Datu interesgarriak
Helbidea
Bizardia Plaza, 7 - 20180 Oiartzun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
300
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jangela pribatua