Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

González Teso

Produktu Cluba

XIV. mendeko upeltegi familiar hau Bastidan dago, Ebro ibairaino Toloño mendiak babestuta. 1952tik ardoa egiten diharduen arren, 2003an merkaturatu zuen lehen ardo-botila, eta oso harrera ona izan zuen.

 

Gama altuko ardo beltz bereziak egiten ditu. 5 motako ardo saltzen du egun: urteko ardo beltza, kupelean irakindako ardo beltza, ardo beltz ondua, bertan bakarrik ekoizten den ardo beltza (Olmo 34) eta goi-mailako beste bat (Gotés Expresión).

 

Upeltegian barrena bisita gidatua egin eta ardoa dastatu nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Gainera, ordaindu egin behar da. Gehienez 15 pertsonako taldeak izatea gomendatzen da. Informazio gehiagorako, jar zaitez arduradunarekin harremanetan.

Datu interesgarriak

Helbidea
C/ El Olmo, 34-36 (Bodega) C/ Doctor Castillo, 8 (Oficina) - 01330 Labastida/Bastida
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak