Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Gloria
Gloria jatetxea Zierbenako portuan egoteak argi uzten du zein diren bertako produktu kuttunak: arrainak eta itsaskiak.
Jatetxeak kalitate goreneko produktuak eskaintzen ditu: olagarroa txingarretan erreta, txirlak marinel erara, bisigua parrilan edo itsas zapoa txingarretan erreta.
Mimoz prestatutako platerak dira, produktuaren kalitatea errespetatuz eginak; gainera, bisitariek portuko ikuspegi bikaina gozatuz dastatu ahal izango dituzte.
Ezbairik gabe, modu egokia da itsasoa bost zentzumenekin ezagutzeko.