Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Estraunza

Produktu Cluba

Tradizioak alor industrialari gaina hartzen dio Estraunza Upeltegiak izeneko neurri ertaineko familia-upategian. Milioi bat litroko edukiera dauka. Altzairu herdoilgaitzez egindako 30 andel ditu ardoa modu kontrolatuan irakiteko, baita ardoak ontzeko nabe bat ere, haritzez egindako 1.500 upelekin.

 

"Solar de Estraunza" izenez merkaturatzen ditu ardorik gehienak (beltza, gaztea, zuria, gorria, ondua, erreserbakoa, erreserba handikoa eta hautatutakoa), baina beste bi ere baditu: "Blas de Lezo" (beltz gaztea, ondua eta erreserbakoa) eta "Solar de Muskiz" (beltz gaztea).

 

Sari ugari jaso ditu bere ibilbide laburrean, eta horrek goi mailako ardoekin saiakuntzak egiteko grina piztu dio jabeari. Bisitaldien inguruko informazioa (baldintzak, prezioa...) nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan arduradunarekin.

Datu interesgarriak

Helbidea
Avda. La Póveda, 25 - 01306 Lapuebla de Labarca
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia