Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Espada Ojeda
Espada Ojeda Upeltegiak izeneko upategia Lapuebla de Labarcako erdigunetik gertu dago, leku estrategikoan. Upeltegi modernoa den arren, arbasoen tradizioa du ardatz ardogintzan.
Arabako Errioxako metodorik tradizionalena, beratze karbonikoa, darabilte ardoa egiteko. Hots, mahats-mordoa osorik irakiten dute altzairu herdoilgaitzezko andeletan. Lapuebla de Labarca inguruan dituzten mahastietako mahatsa erabiltzen dute ardoak egiteko. Kontu handiz lantzen dituzte ardo berezia lortzeko.
Lursail horien zatirik handiena tempranillo motako mahatsak hartzen du, eta beste parte txiki bat viurak. Hiru ardo egiten dituzte egun: urteko ardo beltza, hautatutako ardo beltza eta ardo zuria. "Da Lausan" izenez merkaturatzen dituzte guztiak. Aurrez hitzordua hartuta, posible da upeltegia bisitatzea eta bertan ekoizten dituzten ardoak dastatzea.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ardo-dastatzea
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Ardoen salmenta
- Bisita gidatuak
- Upeltegia