Non jan
Euskadiko Jatetxeak
El Portalon
Arabako hiriburuko jatetxerik ospetsuenetakoa eta zaharrenetakoa da El Portalon. Gasteizko hirigune historikoan dago, XV. eta XVI. mendeen artean egindako eraikinean.
Antzina, ezaugarri errenazentistak, gotikoak eta mudejarrak gorde dituen eraikin honetan hartzen zuten ostatu merkatariek. Sei jantoki desberdin ditu El Portalonek; horietako lau, pribatuak. Sukaldaritza tradizional onenaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu jatetxean.
Izan ere, kalitate handiko lehengaiak erabiltzen dituzte euren platerrak egiteko: babak, barraskiloak eta Arabako perretxikoak, besteak beste.
Horrez gainera, Errioxako ardorik onenak biltzen dituen upeltegia du El Portalonek. Posible izatekotan, gustukoen duten botila aukeratu ahal izango dute mahaikideek. Bestalde, jatetxearen jantokietan armarri heraldikoak, margolan garaikideak eta eskulturak ikusgai dira.
Datu interesgarriak
Jatetxea
Astelehenetik ostiralera: 13: 00-13: 30h / 20: 30-22: 45h
Larunbatetan: 13: 00-13: 30h / 21: 00-23h
Igandeetan, 13: 00etatik 15: 30etara
Pikoteo eta ardoaren gunea: ostiral gaua; Larunbat gauean eta gauean; Igande goizean
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jangela pribatua
- Upeltegia