Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Casado Morales Upeltegia
Casado Morales Mahastiak eta Upeltegiak Lapuebla de Labarcaren bihotzean daude, eta familia baten tradizioaren eta lanaren ondorio dira. 1925etik gaurdaino hiru belaunaldik lan egin dute euren mahastietatik jaiotzen diren ardo bikainak ekoizteko eta merkaturatzeko.
Tradizioa eta teknikarik eta instalaziorik berrienak ezin hobeto uztartuz, kalitate handiko ardoak lortu dituzte. Aitzindaria izan zen Europan informatika-sare baten bitartez tenperatura kontrolatuz oinarrizko usainak babesten. Upategian egindako ardorik onenak biltzen dituen nabe bat (botilategi bakoitzak jabe bat dauka) eta bezeroentzako areto sozial bat ditu, besteak beste.
Egun, ardo hauek merkaturatzen dituzte: "Casado Morales Graciano" (beratze karbonikoaren bitartez egina), Ladera Sur "Carácter", "Nobleza", "Nobleza Dimidium", "Casado Morales Crianza", "Casado Morales Reserva", "Casado Morales Gran Reserva", "Casado Morales Viura" (ardo zuri ondua) eta "Eme" (grazianoa).
Aurrez hitzordua eskatuta, posible da upeltegia bisitatzea eta bertan egiten dituzten ardoak dastatzea. 50 laguneko taldeak onartzen dituzte gehienez. Ordu eta erdi irauten du bisitaldiak. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan arduradunarekin.
Prezioa: Bisitaldia + bi ardo dastatzea: 7 euro. Bisitaldia + hiru ardo dastatzea: 10 euro.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ardo-dastatzea
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Ardoen salmenta
- Bisita gidatuak
- Jangela pribatua
- Upeltegia