Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Campillo

Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika

Mahasti handi batera irekitako upategia. Ardoak, arteak eta arkitekturak bere orekarik onena aurkitzen dute Bodegas Campillon

Mahasti handi batera irekitako upategia. Ardoak, arteak eta arkitekturak bere orekarik onena aurkitzen dute Bodegas Campillon.

Bodegas Campillo upategia Guardian dago eta 1990ean inauguratu zen. Arkitekto batek bere formen edertasuna eta ardoa egiteko eta ontzeko teknikarik onenak bateratuko zituen proiektu paregabe gisa diseinatutako lehen upategia da. Bordeleko château moduan eraikita dago, lursail baten erdian eta 50 hektarea mahastiz inguratuta.

Ardoaren munduan barneratzeko eta, gainera, esperientzia artistiko ahaztezina bizitzeko upeltegia da, zalantzarik gabe. 

Enoturismoan erreferente dira Campillo Upeltegiak, eta, beraz, jarduera-eskaintza zabala jartzen dute bisitarien eskura: upeltegira bisitaldi gidatua, mahastietara bisitaldi gidatua, 5 zentzumenak erabiliz ardoa dastatzen ikasteko ikastaroa eta enpresa-bilerak eta ekitaldi profesionak. Aurrez hitzartu behar dira beti.

Bisitaldietarako baldintzak: Astelehenetik ostiralera: gehienez 25 pertsona. Asteburuetan: gutxienez 8 lagun eta gehienez 25. Prezioa: 6€ (bisitaldia + bi ardo dastatzea + janaurrekoa) Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan upategiarekin.

Datu interesgarriak

Helbidea
Ctra. de Logroño, s/n. - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia