Informazio turistikoko Erakundeak

Turismo kudeaketarako erakundeak

Gipuzkoa Turismoa

Informazio Turistikoko Puntu hau erakusleiho bikain bat da Gipuzkoako bailara guztientzat. Tourrak eta pakete turistikoak, txangoak, ihesaldiak, garraio publikoari buruzko informazioa... eskaintzen ditu.

Lokalak 90 metro koadro ditu, beheko solairuaren eta sotoaren artean banatuak, eta Boulevardetik sartzen da bertara. Bulegoaren diseinua eta apaindura bat dator Explore San Sebastián Región markarekin eta Gipuzkoaren ezaugarri diren dibertsitate, egiazkotasun eta errealitate poliedrikoarekin.

Bi TB pantaila ditu: pantaila handian Gipuzkoako bideo turistikoak proiektatuko dira; txikian, agenda eta unean uneko proposamenak agertuko dira. Gainera, informaziorako bi ukimen pantaila eta hiru tablet eskaintzen zaizkie bisitariei.