Olaberria

Ordizia - Segura

13.00 KM
3:55

Etapa

Ordizia - Segura

Azken etapak 13 kilometroko luzera du, eta 3 ordu eta 55 minutuko iraupena, gutxi gorabehera. Txindoki mendiaren granitozko gailur erraldoia inguratzen du. Bidean, Igartzako multzo historikoa bisita daiteke. Gaztandegi tradizional bat dago han, Erdi Arokoa, eta eremu hartako beste lanbide historiko batzuk ezagutzeko aukera ere bada. Handik Olaberria aldera jotzen du bideak: Goierriko balkoira. Eta, aurreago, Idiazabal dago, gazta ospetsuaren sehaska. Idiazabalen, Artzainaren Monumentua eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa bisita daitezke. Seguran amaitzen dira etapa eta ibilbidea. Segurako gune historikoa multzo monumental izendatuta dago; obalo formako trazatua du, eta oinetxe eta jauregi asko gorde ditu, bere iraganaren handitasunaren erakusgarri. www.rutadelquesoidiazabal.com

Ikusi etaparen mapa
X

Info praktikoa - . etapa