Etxegarate - Lizarrusti
14.50 KM
5:40
Etapa
Idiazabal - Ataun
Laugarren etapak 14,5 km ditu, eta 5 ordu eta 40 minutuko iraupena. Altzaniako pagadi ederretik Bernoako galtzadara goazela, hainbat tumulu eta megalito ikusiko ditugu; izan ere, oso antzinako garaietatik ibili izan da gizakia eremu horretan. Nafarroa alde batean eta Gipuzkoa bestean ditugula, ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu. Gero, bidean behera eta behera egiten du ibilbideak, Lizarrustiraino. Ataunen dago Lizarrusti; eta, han, Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa. Hain zuzen ere, parkeko sarbide nagusia da Lizarrusti, eta garrantzi handiko bideen arteko bidegurutzea. www.rutadelquesoidiazabal.com
Ikusi etaparen mapa
X