Burdin mendia-Itsaslur Bide Berdea bizikletan42.00km
Irteera puntua
Traslaviña
Etorrera puntua
Kobaron
Ibilbidearen deskribapena
XXI. mendeko Bilbo handi eta kosmopolitaren sustraiak ezagutu nahi dituztenentzat Burdinazko Mendien Bide berdea bisitatzea ezinbestekoa da, hiri hau aspaldidanik berezi bihurtu duten burdina arterietan barrena egiten den paseo bat baita.
Bide Berde hau Bizkaiko luzeena da. Naturabalio handia duen ibilbidea da, 42 kilometro igarotzen dituena balio handiko guneetan barrena, adibidez Trianoko Mendien Biotopo Babestua eta Areatzako Hondartza Barbadun itsasadarrean (Natura 2000 Sarea). Gainera meatze-aztarna ikusgarriez Beteta dago (kargatzeko tokiak, burdinolak, meategiak, kaltzinazio-labeak eta abar), eta horiek guztiek oso ibilbide berezia bihurtzen dute.
Jende guztiak ibilbide hori erosotasunez goza dezan, turismo aktiboko bi gune inauguratu dira. Lehenengoa ibilbidearen hasieran dago, Traslaviñan, eta informaziorako eta bizikletak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du, baita atseden hartzeko eta freskatzeko edo lurralde honetako produkturik onenak dastatzeko aukera ere. Bigarrena Atxuriagako atsedenarean dago kokatuta, eta zerbitzu horiek guztiak eskaintzeaz gain, igandero emozio berriak probatzeko aukera ematen digu, beti jarduera desberdinekin, adibidez arku-tiroa, rokodromoa eta abar.