Galeako amildegiak

Bizkaia Zubia eta Getxo

Garraiobide publikoan Bilbotik ordu erdi eskasera aurkituko ditugu Portugalete, Santurtzi eta Getxo. Hiru udalerri horiek inguratzen dute Ibaizabalen bokalearen ikuspegi aparta. Izan ere, ezkerraldean industria-jarduera nagusitzen den bitartean, eskuinaldean Getxoko portuko jarduera ludikoagoak nabarmentzen dira; adibidez, gurutzaontziak porturatzeko gunea.