Etapa
Bilbao - Portugalete
Bilbotik abiatuta, lehen egunekoekin zerikusirik ez duten parajeak zeharkatuko ditu Bideak: Portugaletera iritsi arte, basorik ohikoenak zementuzkoak izango dira, biderik ohikoenak asfalto eta baldesazkoak, eta soinurik ohikoenak, berriz, hiri moderno batekoak. Bilbo zeharkatu bezain laster, Kobetamendira igo behar da. Mendiak hegoaldetik ixten du hiria, eta Nerbioi haranaren ikuspegi baikiana eskaintzen du.
Ikusi etaparen mapa
X