Arantzazu - Etxegarate
20.70 KM
7:35
Etapa
Oñati (Arantzazu) - Idiazabal (Etxegarate)
Hirugarren etapa luzea da: 20,7 km inguru ditu, eta, gutxi gorabehera, 7 ordu eta 35 minutu behar dira etapa osatzeko.
Arantzazuko santutegitik Urbiako zelaietara igoko gara; han, megalitoak eta etxolak ikusiko ditugu. Fondan gelditua egitea ere komeni da, indarberritzeko.
Aurrerago, San Adriango pasabidera iritsiko gara: pasabide horrek Aizkorri zeharkatzen du, eta Lautadarekin komunikatzeko bide gisa erabili izan da erromatarren garaiaz geroztik. Nafarroako mugatik hurbil, Etxegarate dago; Idiazabalgo auzoa da, gazta ospetsuari izena ematen dion udalerrikoa.
Ikusi etaparen mapa
X