Aiako Harrian barrena oinez: Napoleonen aurpegitik
Euskal Herriko granitozko mendirik zaharrenak Gipuzkoako ipar-ekialdeko muturrean daude, Aiako Harria Parke Naturalean, hain zuzen. Itsasotik hurbil dagoen mendilerroaren gailur malkartsuetatik ikuspegi paregabea dago. Zerua garbi dagoenean, Oiartzungo bailara, Endarako urtegia, Lapurdiko mendiak eta Txingudiko badia ikus daitezke, besteak beste.