Hasiera: Vitoria-Gasteiz Helmuga: Bergara

Gasteiztik abiatzen da bigarren etapa, iparreko norabidean. 12 km eskasean Landaraino hurbilduko gaitu, Uribarri Ganboako urtegitik hurbil dagoen herriraino. Hemendik eta Gipuzkoako lurretara iristeko, beste oztopo bat gainditu behar da.

Arlabango portua da bide berde gisa gaitu gabeko tarte hau zeharkatzeko aukera onena. Errepide-tartea denez, kontu handiz ibiltzea gomendatzen da. Behin Eskoriatzara iritsita, bidegorritik jarraituko dugu Bide Berdearen amaieraraino hautatutako aukeraren arabera, dela Bergarara iristea, dela bide-adarretik Oñatiraino joatea.