Landa hondartza
Euskal Kostaldea
Hondartzak
Uribarri Ganboako urtegian dago, 40 ha ditu eta 500 metroko hondartza.
Hain zuzen, urtegi horrek hornitzen du edateko urez Vitoria-Gasteiz eta Bilboko zati bat.
Udan, solarium eremuak egoten dira, baita haurrak bainatzeko esparruak, dutxak eta sorospen eta lehen laguntzako zerbitzuak eskaintzeko postuak ere. Landako probintzia parkea urtegiaren ipar-mendebaldean dago. Hainbat ibilbide egin daitezke oinez edo bizikletaz urtegiaren inguruan.
Ezinbestean bisitatu behar da hurbil dagoen Mendixur Parke Ornitologikoa. Barnealdeko hondartza honi bandera urdina eman zaio, inguruaren kalitateagatik eta eskaintzen dituen zerbitzuengatik.
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Komunak
- Dutxak
- Iturriak
- Bizikletak uzteko tokia
- Haur-instalazioak
- Zakarrontziak
- Parkinga
- Sorosleen zerbitzua
- Aldagelak