Kanalape hondartza

Kanalape hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Gernikako itsasadarrean osatzen den hondartzetako bat dugu Kanalape.

Gautegiz Arteaga udalerri bizkaitarrean dago eta Kanala auzoko elizaren atzetik hasten den bidexka batetik jaitsita iritsiko gara hareatzara. Olatuek ez dute gehiegi astintzen hondartza atsegin hau. Urre koloreko harea fina du eta atseden hartzeko leku zoragarria eskaintzen digu. Era berean, inguruko paisaia ederraz gozatu ahal izango du bisitariak, Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta baitago Kanalape.

Hegazti migratzaile askoren babesleku da Euskadiko hezegunerik garrantzitsuena. Bestalde, hainbat kirol egiteko parada izango dugu inguru eder horretan, bela eta windsurfa, esaterako.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Piraguismoa, bela, windsurfa eta kometak.

Zerbitzuak

  • Dutxak
  • Padurak
  • Zakarrontziak
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea