Kanala hondartza
Euskal Kostaldea
Hondartzak
Gautegiz Arteaga Bizkaiko udalerrian dago Kanala hondartza, Gernikako itsasadarraren eskuineko aldean.
Urre koloreko harea meheak, harkoskoek eta harriek osatzen dute hondartza lasai eta atsegina. Eguzkia hartzeko parada eta bainu atseginaz gozatzeko aukera izateaz gain, hainbat kirol egin daiteke hareatza honetan, windsurfa, bela eta piraguismoa, esate baterako.
Horrez gain, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ikuspegi paregabea eskaintzen digu Kanalako hondartzak. 12 kilometroko hareatzek osatzen dute naturgune ederra eta Euskadiko hezegune garrantzitsuena dugu, zalantza barik.
Datu interesgarriak
Udalerria
Aktivitateak
Piraguismoa, bela, windsurfa eta kometak.
Zerbitzuak
- Iturriak
- Padurak
- Zakarrontziak
- Kanpaldia egiteko debekua
- Kirol eta gimnasia ibilbidea