Hondarribiako hondartza

Hondarribiko hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Gipuzkoako kostaldeko ekialdeko muturrean dago Hondarribiko hondartza, Txingudiko badia ederrean eta Bidasoa ibaiaren bokalearen ondoan.

Hareatza eder honek urre koloreko harea mehea du eta luzeran, 700 bat metro. Erdigunetik oso gertu dago, eta inguruan hainbat taberna eta jatetxe daude.

Marea biziko egunetarako spot aproposa da Hondarribikoa. Maniobrak erraz egiteko aukera ematen duen eskuineko olatu luzea du. Kai-muturraren ondoan lehertzen da, eta saio ikusgarriak eskaintzen ditu, batez ere, negu partean. Udalerriko spot bakarra da, eta ezbairik gabe, euskal kostaldeko ederrenetako bat.

Halaber, uretako hainbat kirol egiteko aukera aparta izango dugu, piraguismoa eta windsurfa, kasu. Gainera, udan, tranpolinak eta txirristak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan.

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, piraguismoa, uretako motorra, kanaberaz egindako kirol-arrantza, urpeko kirol-arrantza, urpekaritza eta surfa.

Sorosleen ordutegia

10:00-20.00 (udan).

Zerbitzuak

  • Pedaloen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Kanpina
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua