Areetako hondartza
Euskal Kostaldea
Hondartzak
Areetako hondartza Getxon dago kokatuta, Bilboko Abran, Txurruka kaiaren alboan eta Bizkaiko Zubitik (Gizateriaren Ondare izendatu duten monumentutik) oso gertu.
Hirigunean bertan topatuko dugu hareatza txiki hau, eta, hori dela eta, ongi komunikatuta dago. Inguruan, gainera, itsas kluba eta ostalaritza aukera zabala ditu. Udan, sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute hondartza eta erabiltzaileek hainbat zerbitzu dituzte eskura:
Komun publikoak, dutxak, aldagelak, iturriak, etab. Eguzkia hartzeko leku aproposa izateaz gain, jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen digu hondartzak, tartean windsurfa, piraguismoa eta, bereziki, bela.
Izan ere, oso gertu Jose Luis de Ugarte Bela Eskola dago eta bertan, zortzi urtetik aurrera kirol honetan hasteko eta sakontzeko ikastaroak antolatzen dituzte.
Datu interesgarriak
Bela, piraguismoa eta windsurfa.
11:00etatik 20:00etara (udan ).
Zerbitzuak
- Komunak
- Dutxak
- Iturriak
- Haur-instalazioak
- Megafonía
- Zakarrontziak
- Arrantza
- Kanpaldia egiteko debekua
- Kirol eta gimnasia ibilbidea
- Sorosleen zerbitzua
- Zaintza-zerbitzua
- Aldagelak