Maruri-Jatabeko ikuspegi orokorra

Maruri-Jatabe

Helmuga turistikoak

Herriak

Iraganean bandokideen arteko gerrak izan ziren Jataben. Gaur egun, aldiz, herri lasai eta atsegina da. Jata mendiaren ekialdeko magalean dago kokatuta. Hiri nukleo txiki bat dauka, eta inguruan baserri ugari, Butroe haranetik beherako landa zabaletan barreiatuta. Maruri-Jatabe, eskualde guztia bezala, legatu historiko eta kulturalei dagokienez, oso da aberatsa.

 

Lehen sektoreari oso lotua dagen udalerria da, oraindik eraikin zahar batzuk kontserbatzen dituena. Garaizar baserriak, esaterako, bisita daitekeen errota erabat eraberritua dauka. Zubiaurre baserrian, berriz, idi-probetako idiak ferratzen dituzte.

 

San Lorenzo eliza

Erlijio-arkitekturari dagokionez, herrigunean San Lorenzo eliza nabarmendu behar da. Monumentu-eraikuntza moderno honek gangatutako kanpandorrean akabatutako dorre barroko bat dauka. Estilo neorromanikoa du, eta gerra zibilean eraitsi zuten XII. mendeko tenplu zahar baten gainean eraiki zen. Bertan, balio historiko handiko elementuak daude. Adibidez, jada desagertuta dagoen Gurutze Santuko baselizakoa (XII. mendea) omen den kapitela, egun bataiarri gisa erabiltzen dena. Parrokia honetatik inguruak ezagutzeko ibilaldia has dezakegu Jata mendiaren magaletan zehar.

 

Azkenik, ezin dezakegu Maruri-Jatabetik alde egin bertako babarrunak eta txakolina dastatu gabe.

Datu interesgarriak

Hedadura
15.80 Km
Biztanle-kopurua
961

Ekitaldiak